1945eko urtarrilaren 7an Alzolan jaiotako kirolari gipuzkoarra bela espezialitatean. Ur-Kirolak klubeko bela saila sortu zuen 1962an.Hamaika aldiz
izan da Espainiako txapeldun, hainbat klasetan. Zilarrezko domina Mediterraneoko Jokoetan (Aljer, 1975), 1976ko Montrealgo eta 1980ko Moskuko Olinpiadetan parte hartu zuen. 1966-67-70 eta 73 urteetako Gipuzkoako Bela Kirolari Onena izendatu zuten.Ondoren, Espainiako Federazioak Palamosen (Girona) duen eskolako prestatzaile izatera
pasatu zen. Nazioarteko estropada garrantzitsuenetan parte hartu du, Arroxelan, esaterako.2001eko
urtarrilean Ternuako banku handietan liburua aurkeztu zuen Donostiako Untzi Museoan, Luis Maria Jimenez de Aberasturi eta Juan Pardo San Gilekin elkarlanean idatzitako bakailao arrantzaren historia.
Artxiboa AUÑAMENDI