1956an Pasaian jaiotako artista gipuzkoarra.
Bere lehen arte-ikasketak Irungo Mensu estudioan egin zituen, 1987an Xenpelar-eko Arte Plastikoen Tailerrean (Errenteria) Koldo Azpiazurekin zizelkatze-ikastaro bat egin zuen, ondoren litogafia-ikastaro bat Don Herbert-ekin eta arte/natura tailer bat Alfonso Albacete eta Mitsuo Miura-ren eskutik, biak Artelekun, 1989an. 1987an, Erratzuko (Baztan) Pintura Lehiaketako lehen saria jaso zuen; 1988an, Hernaniko Txoko Tipikoak sari berezia; 1989an, Ohorezko Aipamena Luarcako (Astuarias) XX. Pintura Lehiaketa Nazionalean; eta bigarren saria Elias Salaberriaren XX.
Margolari honek kolore paleta menperatzen du eta bere lehen serieetako batzuetan argi jokoak bilatzen dituela ikusten da, ingerada beltz eta okreen kontraste sendoetan oinarrituta, zeinetan laranjak eta berdeak, hori berdexkak eta marroiak agertzen diren, paisaia gizatiartu oso hurbileko natura batean.
