Bertsolariak

Beloqui Aranburu, Juan Cruz

1875eko urtarrilaren 27an Lasarten (Gipuzkoa) Artutxa baserrian jaiotako bertsolaria. Donostian hil zen 1940ko urriaren 18an.

"Motza" ezizenaz ezagutu zen, bai bertsolari burutsu bezala, bai pulsolari eta baita bolari bezala ere.

Erref. Zavala, R.: Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak. Auspoa, 1969, 83. zk.