Legazpin 1956ko uztailaren 1ean jaiotako komunikabideetako profesionala.
Batxilergoa Arantzazuko frantziskotarrekin eta Geografia eta Historia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean.
1976an ekin zion bere ibilbide profesionalari, beti euskaraz, Donostiako Herri Irratian. Bi urte geroago, Lagun Artean programa osatu eta aurkezten duen taldeko kide da, Jose Mari Otermin zuzendari duela.
1982an, Euskal Irrati Telebista erakundea sortu ondoren, Oterminekin batera, Euskadi Irratia proiektuan sartu zen, eta Goiz Giroan programaz arduratu zen, 1986an programazio zuzendaritzara igaro zen arte. 1991n, Euskadi Irratiko zuzendari izendatu zuten, eta 1999an EITBko Irrati Taldeko zuzendari eta koordinatzaile izendatu zuten.
2013an Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Komunikabideekiko Gizarte Harremanetarako zuzendari izendatu zuten.
