Sendagileak

Bellido Díaz, Leoncio Felipe

1852an Ablitasen (Nafarroa) jaiotako medikua.

Madrilen egin zituen ikasketak eta 1875ean lizentziatu zen. Concepto actual de la pioemia, septicemia y séptico-pioemia lanari esker lortu zuen doktoretza.

Nafarroako hainbat herritan landa-mediku izan zen, San Martin Unx, Erriberri, Azkoien, Ablitas eta Tuteran, hain justu. Tuteran gainera bertako ospitaleko mediku izatea lortu zuen eta sukar beltzaren izurritearen aurkako esku-hartze garrantzitsua izan zuen.

1887an bainuetxetako medikuen multzoan sartu zen. Hala, Altsasuko (Nafarroa) bainuetxeko zuzendari izan zen eta baita Kataluniako Cardo, Argentona, Molinell, Salinetas de Novelda eta Bañolaseko bainuetxetako zuzendari ere. Hidrologia Medikoko Espainiako Elkarteko kide izan zen. Cardoko ur mineral medizinalei buruzko memoria bat taxutu zuen (Bartzelona, 1891).

  • GRANJEL, Mercedes in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea): Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • MARTÍNEZ REGUERA, L. Bibliografía Hidrológico-médica Española, II: 847, Madril, 1897.