1872ko azaroaren 16an Albertvillen (Savoia) jaiotako farmazeutikoa. Lyoneko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatu zen eta atzerrian ikasketak sakontzeko hainbat egonaldi burutu ostean, Miarritzen (Lapurdi) "Thermes Salins" farmazia ireki zuen. Garaiko gizartearentzako formula magistralak eta bestelako hainbat erremedio eskaintzen ziren farmazia horretan.
Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).
