Lexikoa

belarri

Norbaitek belarriak bero dituenean bat edo bat hartaz gaizki esaka ari dela esan ohi da.

Eskuineko belarria bero badago, arimak otoitz-eskean ari dira.

Eskuineko belarria soinuka ari bada, arrotz edo gutunen bat etxera datorrela esaten da.

Belarria soinuka ari denean belarriko harra egarri den seinalea. Elorrion esnea sartzen da belarri barrura harrak edan dezan. Mundaka, Dima eta Baztanen, aldiz, ur bedeinkatu tantak ematen zaizkio, eta Arroan olio epel tantak.