1938ko abenduaren 28an Donostian jaiotako arraunlari gipuzkoarra. 1958tik 1965era lehiatu zen, beti Donostiako Ur-Kirolak klubean parte hartuz, eta zortzi aldiz lortu zuen estatuko txapeldun titulua.
Mediterraneoko Jokoetako nazioarteko estropadetan eta Europako bi txapelketatan hartu zuen parte. 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, "Urki" ontziak Espainia ordezkatu baitzuen txapelketan.
Luis Mari Zulaika (2007)
