Zear-itz.
1922ko irailaren 14an Altzon (Gipuzkoa) jaiotako euskal antzerkigile eta antzerki zuzendaria. 1984ko ekainaren 13an hil zen, Alegian (Gipuzkoa).
CAFeko langilea zen, txistu egilea, antzerki sustatzailea eta Labayenen eta Lazkaoko beneditarren lanak antzerkiaren alorrera erakarritako idazlea. Zeruko Argia-ko kolaboratzailea.
Alegiako (Gipuzkoa) Kimuberri taldea antolatu zuen, eta, zortzi urtez, euskarazko antzerkia sustatu zuen garai zailetan. Tolosako Oargi taldea ere zuzendu zuen, hiru urtez, Tolosako Egi-billa, eta Alegiako Intxurre taldea sortu zuen. Hainbat antzerki talderekin ere kolaboratu zuen. Era berean, txistu ugari egin zituen artisau-eran.
"Agora" saria irabazi zuen Bizia bizi-truk antzezlanarekin 1969an. "Toribio Altzaga" eta "Denok" sariak ere jaso zituen. 1983an, I. Azpeitiko Antzerki Topaketak, Intxurre bere taldeak lortu zuen lehen saria Bata zu eta bestea ni lanarekin.
Alegiako kultur etxeak bere izena darama.
- Apaiz, langille eta gizon (1968), Agora Sariaren irabazlea
- Bizia bizi-truk (1969)
- Bakardadea (1970)
- Errurik gabe errudun (1971)
- Mugausleak (1973)
- Kiratsa dario (1974)
- Igartutako landarea (1975)
- Bata zu eta bestea ni (1976)
- Txoriak kabia amets (1978)
- Gorroto, heriotza eta negarra (1979)
- Ernialdeko apaiz txikia (1980)
- Redes de la decepcion (1981)
- Hitz hutsak (1982)
- Arre astoa; Urrutiko intxaurra
- Mariatto
Lurrun argia Luz de Gas de P-ren itzulpena euskaratu zuen, besteak beste. Hamiltonen (1977); 1980an Campionen Itzaltzuko koblalaria, Iparragirre (1972an Donostiako Antzoki Zaharrean antzeztua) edo Euripidesen Troiarrak (1983) egokitu zituen.
