Lexikoa

begitxindor

bekatxo.

Bekatxo, beltxor, betxarro eta pettor ere deitzen den hori kentzeko, emazte alargun baten eraztuna pasatu behar da begian bederatzi aldiz.

Alargunak ezkontzeko begiz jo duen neskari begitxindorra ateratzen zaio eta hura kentzeko ateko giltza begian bederatzi aldiz erabili behar da.

Zikoitz eta gezurtiei ateratzen omen zaie begitxindorra.