Instrumentugilea

Bazterretxea Elezgarai, Aintzane

Mutrikun jaiotako piano-jotzaile gipuzkoarra. Pianoan diplomatua Donostiako Kontserbatorioan, non Alejandro Zabalaren dizipulua izan zen. Madrilen musika akonpainamenduaren estudioan lan egin zuen Felix Lavillarekin, abeslarien akonpainamenduan eta ganbera musikan espezializatuz.

Piano irakaslea da Mutrikuko Musika Eskolan, eta organista titularra herri bereko parrokian.