Konpositorea eta musika kritikaria. Donostian jaio zen, 1924ko ekainaren 22an, eta bertan hil zen 2012ko martxoaren 10ean.
Bere jaioterriko Kontserbatorioan biolina, biola, harmonia eta konposizioa ikasi zituen Figuerido eta Pagola irakasleekin, eta Parisko Kontserbatorioko Messiaenen eta New Yorkeko Julliard Scholl of Musicen handitze eta hobekuntza irakaspenak jaso zituen. Musika zinematografikoa landu du batez ere, eta Mexiko, Estatu Batuak, Frantzia eta Kubako ekoizleentzako hogeita bost bat filmen atzealdea osatu du. Basurko Berroa String Quaret, Trio op. 6, Jai-Alai (balleta) eta Música para violas (lehenengo biak New Yorken eta Chicagon eman ziren ezagutzera, 1953an eta 1966an). Hirugarrena eta laugarrena 1955 eta 1966koak dira.
1950-1960ko hamarkadan, New Yorkeko This week y Alba eta Mexiko hiriko Excelsior egunkariko "Musika grabatua" ataleko musika kritikaria izan zen.