Irakasleak

Basterrechea, Jose Pablo

Apaiza, La Salleko anaia. Onton-en jaio zen (Kantabria), baina Bilbon hezia izan zen. Pradajon-en zendu zen (Errioxa) 1995eko ekainaren 28an, 78 urte zituelarik, trafiko istripu baten ondorioz.

Bilboko Santiago Apostolua Eskolan irakasle bezala oso lan trinkoa burutu zuen eta Bilboko barrutian probintziala izan zen. 1966tik 1976ra bitartean Kristau Eskolen Anaien Institutuko bikario nagusia izan zen eta jarrian 1986ra arte institutuko Superior nagusia izendatu zuten. 1989az geroztik, Erlijio Erakundeen Superior Nagusien Elkarteko idazkari nagusia izan zen, Erroman bizi zelarik.