Idazlea. Ataunen jaio zen, Gipuzkoan, 1931ko uztailaren 15ean. 1992ko martxoaren 24an hil zen.
Lazkaoko beneditarren komentuan ikasi zuen. Teologiako lizentziatura Erroman egin zuen (1953-1955). Estibalitzeko Nagusia izan zen.
Euskaltzain urgazlea. Yakin, Olerti eta beste euskal aldizkarien euskarazko kolaboratzailea. Guazen Lourdes'a (1958), Meza-abestiak (1961), Orixe, omenaldi (1965), Salmoak (1963) eta Aditza (1968) lanen egilea.