Marrazkilariak

Basalo, Joseba

1975eko abenduan Irunen (Gipuzkoa) jaiotako marrazkilaria.

Aleta Ediciones zigilupean hasi zen bere fanzineak argitaratzen, irakasle ikasketak amaitu baino lehen. Bolondres aldizkariaren lehen ale hartatik, 1996tik, aldizkari eta komiki ugaritan argitaratu ditu bere lanak Josebak, idazten zein marrazten.

XXI. mendearen hasieran, Aleta Ediciones argitaletxeko editore burua da, Cosmos, Tierras Muertas edo Tony Danger (AEBetako Heavy Metal aldizkarian argitaratua) telesailen gidoilaria izateaz gain, baita Cosmos eta El Seilloko marrazkilaria ere.