Pilota

BASABE, José Antonio

1945eko martxoaren 2an Legazpin jaiotako pilotari gipuzkoarra. Hamalau urterekin jokatu zuen bere lehen txapelketa ofiziala, Zizurkilgo pilotalekuan Barandiaranekin bikotea osatuz eta txapeldun izendatuz.

Soldadutza zela eta, Arabako Federazioarekin bi urterako bere fitxa bideratu zuen. Arabako esku-huskako txapelketa irabazi zuen eta GRAVN torneoko "txapela" ere irabazi zuen. 1968ko Mexikoko Olinpiadan urrezko domina lortu zuen, 1969ko urtarrilaren 5ean debutatuz profesional bezala Enpresa Batuekin.Zazpi

hilabetera pilota utzi behar izan zuen, eskuetako min kronikoagatik.

Artxiboa AUÑAMENDI