Aktoreak

Barrutia Altuna, Ernesto

1945ean Eibarren (Gipuzkoa) jaiotako euskal aktorea.

Antzerkigintzan aritzen da batez ere, eta hogei muntaia baino gehiagotan parte hartu du, besteak beste, Agerre Teatroa konpainiaren Y María tres veces amapola María eta Taktika Teatro konpainiaren El vientre de la ballena lanetan. Telebistan, Euskal Telebistako (Euskal Telebista Publikoa) Señorío de Larrea telesailean parte hartu zuen.

  • ...eta Kepak ihes egin zuen, Ernesto Tellería (1984), film laburra
  • Ernesto Telleria (1985), film laburra
  • Miau, Nuria Ruiz Cabestany (1997), film laburra
  • Dame otro final, Nerea Castro (2000), film laburra.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.