Merkatariak

Barrundia Iparraguirre, Martín

1754ko martxoaren 16an Seguran jaiotako merkatari eta lurjabe gipuzkoarra. 1789an hil zen.

Guatemalara emigratu zuen 70eko hamarkadan, ehungintzan lan eginez, eta, horretarako, 18 hariko lehen ehungailuak inportatu zituen, abeltzaintzan, eta azukre-kanabera, Jumayko bere etxaldean.

1786an Teresa de Cepeda y Chamorro kreolearekin ezkondu zen, politikari liberal garrantzitsuen dinastia bat sortuz. Guatemala hiriko erregidore betikorra izan zen, eta Ekonomia Elkarteko eta Errege Kontsulatuko kidea.

  • LUJAN MUÑOZ, Jorge. Euskaldunak Guatemalako erresumako merkataritzan aldi kolonialaren amaieran, "Euskaldunak eta Amerika. Ideas, hecho, hombres", BBV Fundazioa, Madril, 1990.