Biografiak

BARRIOLA IRIGOYEN, Maritxu

1907an Donostian jaiotako kultur eragilea. Avelino Barriola idazlearen alaba, Erizaintza ikasi zuen, eta gaztetan Ramon Labordarekin kolaboratu zuen, &Poxpoliña& haur taldeetan.1936-1939ko

Gerran, Barriola familiak Donibane Lohitzunera (Lapurdi) joan behar izan zuen; Jatsun, Manuel Intxaustik eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako haur-udalekuetan parte hartu zuen.Alemaniarren

etorrerarekin Venezuelara joan zen eta Donostiara itzuli zen 1944an Avelino hil ondoren. Euskal nazionalista eta kristau militantea, Maritxuk hartu zuen bere gain testu erlijiosoak euskaratzeko ardura ekonomikoa; 1950ean ikusi zuen argia &Urte guziko meza bezperak&, Nicolas Ormaechea "Orixe"-ren itzulpena; 1953an &Kristoren antz-bidea& edo &Kempis& agertu zen, Larrañagaren itzulpena eta Toursen (Frantzia) inprimatua. Isaac Lopez Mendizabalen Xabiertxo ere berrargitaratu zuen. Euskal Udalekuen aitzindaria izan zen Goia hernaniarrarekin batera, Arabako Barria herrian (Araba) jarri baitzituen batzuk, 1965ean lehen aldiz.Donostian

hil zen, 1988ko irailaren 17an.

Artxiboa AUÑAMENDI