Donostian jaio zen 1855eko otsailaren 8an eta hiri berean hil zen 1885eko ekainaren 9an.
Zuzenbide Zibil eta Kanonikoan lizentziatua 1876an, Donostiako Udal Liburutegiko zuzendari kargua betetzen du Jose Manterola hil zenetik. Gainera, Urumeako zuzendaria izan zen eta Serafin anaiarekin batera sortu zuen.