Inprimatzaile donostiarra, Ignacio Ramon Barojaren alaba. Bere anaia Antonioren oinordekoa izan zen Barojan. 1880an "Euskal-Erria" aldizkaria inprimatzen hasi zen. Ederki gidatu zuen establezimendua, enpresa berritzeko une gorena markatzeraino. Canuto Ignacio Muñozekin ezkonduta, honek enpresaren orientazioan lagundu zuen, euskal hizkuntza eta kulturari babes handiagoa emanez. Muñoz hil zenean, 1885ean, enpresak, Hijos de Ignacio Baroja izena zuenak, J izena hartu zuen. Baroja e Hijos. Josefa 1912an hil zen, etxearen mendeurrena ospatzeko prestakizunetan zebilela. Ondoren, Joaquin Maria semeak inprentaren izena aldatu eta Muñoz-Baroja izena jarriko dio. Honen ondoren Viuda de Muñoz Baroja, M.C. 1997an itxi zituen ateak. Antonio BENGOECHEA
