Abeslariak

Barinagarrementeria, Laura

1978an Donostian jaiotako mezzosoprano gipuzkoarra, adopzioz irundarra. Donostiako Kontserbatorioan hasi zuen piano ibilbidea, eta han egin zuen 7. urtea arte. Baionako (Lapurdi) Kontserbatorio Nazionalera eraman zituen ikasketak, eta han bukatu zituen, Urrezko Domina lortuz. 1998an hasi zituen Kantu ikasketak, halabeharrez.

Baionako Kontserbatorioaren bidez, Parisko Chateau de Chantillyn Mozarten piano eta orkestrarako 21. kontzertua eskaini du.

Mezzosoprano bakarlari gisa eta Kontserbatorioko Orkestrak lagunduta, Mozarten Requiema, Nicolas Bacriren kantata bat, Berliozen Udako Gauak, Haendelen Mesias eta Rossiniren Petite Messe Solennelle eskaini zituen Baionan eta Bordelen.