Instrumentugilea

Barech, Fermin

Musikaria. Donostian jaio zen, 1840an. 1891ko urriaren 23an hil zen.

Bruselako Kontserbatorioan ikasi zuen, konposizio eta biolin sariak lortuz. Bruselako Errege Antzokian eta Parisko Leonardeko Laukoteen Elkartean nabarmendu zen. Wagner beraren zuzendaritzapean jo zuen kontzertu batzuetan, eta lehen biolina izan zen Madrilgo Realean. Donostian kontzertu elkarteak antolatu zituen, eta Udal Akademiako eta Orfeoiko zuzendari izatera iritsi zen.