1826an Donostian jaiotako gipuzkoar kontsula. Lehenengo, Espainiako kontsulorde izan zen Tangerren; 1856tik 1864ra, kontsul Porton; gero, Liverpooleko kontsulatura igaro zen. Gibraltarren eta Alexandrian ibili zen, besteak beste. 1879an kontsul izendatu zuten Emuyn (Txina), baina ez zuen onartu, osasun arrazoiengatik. Genovako kontsul nagusiaren kargua ere ez zuen onartu. 1888an hartu zuen erretiroa, eta 1896ko otsailaren 17an hil zen.
