Pintoreak

Barba Larburu, Pilar

Donostian jaiotako margolari gipuzkoarra, hiri berean zendu zen 2005eko abuztuaren 7an.

Bere jaioterriko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zituen ikasketak; bertan, Vicente Cobreros Urangak irakatsi zion, eta olio-teknika landu zuen Julian Ugarte margolariarekin. Jesus Gallegok ere irakatsi zion Gipuzkoako Artisten Elkartean, bai eta Iñigo Ormazabal eta Iñaki Alvarez margolariek ere Catalina de Erauso Elkartean. Javier Sagarzazu margolariarekin landu zuen akuarela.

1982an, margolaritzako Zalduondo saria jaso zuen, eta erakusketa kolektibo askotan parte hartu zuen Euskal Akuarelarien Elkartean. 2003an eta 2004an familientzako ikastaroak egin zituen Amerikako Museoan, eta Debod tenpluko programa didaktikoak zuzendu zituen, biak ere Madrilen.