1964an Donostian jaiotako euskal zuzendari eta gidoilaria.
Lanbidez kazetaria da, eta zuzendaritza masterra egin zuen Erresuma Batuko Northerm School of Film&Television eskolan. Gidoilari eta zuzendari lanetan aritu da Amaren etxea telesailean eta Euskal Telebistak emititutako Jaun eta Jabe, Maité, Ertzainak, Ez gaude, eta Linea lizuna telesailetako atal batzuetan.
- Ehun metro, Alfonso Ungría (1985, meritoria de dirección), film ertaina
- No estamos (1987, zuzendaritza eta gidoia), film laburra
- Lauaxeta (A los cuatro vientos), José Antonio Zorrilla (1987, zuzendaritza laguntzailea)
- Loraldia (El tiempo de las flores), Oscar Aizpeolea (1990, produkzio laguntzailea)
- La cita de Lola (Lolaren ordua), (1990, zuzendaritza eta gidoia), film laburra
- Ten minutes more (1991, zuzendaritza), film laburra
- Señales de fuego, Luis Filipe Rocha (1994, muntaiaren meritoria)
- Larrañaga, Koldo Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.