Lexikoa

bandurria

Udare itxura duen erresonantzi kaxa, kirten edo giderra afinatzeko larako-etxearekin, eta sei sokapare dituen soinu-tresna. Gaur egun ia erabat galdua bada ere, garai batean garrantzizkoa izan zen. Informazio gutxi badugu ere, garbi dago “errondailak”, “estudiantinak” eta antzeko sokataldeak, XIX. mendeko Euskal Herriko herri askotan ezagutzen zirela. Oraindik ere, ikus eta entzun ditzakegu halako talde gutxi batzuk gure herrietan. Bereziki, Bizkaiko kostaldeko (Lekeitio, Mundaka...) eta Nafarroako Erribera aldean.