Politikariak eta Kargu publikoak

Bandrés Azcue, Ramón

Gobernadore Zibil errepublikanoa. Orion jaio zen, Gipuzkoan, 1872ko irailaren 17an. Erbestean hil zen, Baionan, 1937ko otsailaren 17an.

1898ko otsailaren 17tik 1936ko abuztuaren 10era bitartean, Tolosako Udaleko idazkari izan zen. 1931n Errepublika Espainian ezarri zenean, Nafarroako Gobernadore Zibil kargua bete zuen Iruñean, 1931ko uztailaren 7tik urte bereko abenduaren 13ra arte. Antoñita Bandresen aita zen, beatifikazio prozesuan zegoena.