Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatua, Errege Armadako ohorezko irakasle eta Gareseko (Nafarroa) mediku titularra. Berak idatzi zuen Tratado de la vaccina y viruela vacuna transmitida al género humano para preservarlo de la viruela natural o de los Arabes (Iruñea, 1802). Gizon oso jakintsua izan zen eta Jennerren asmakuntza hedatu zuen Nafarroako herri guztietan zehar.
Halaber, hari zor zaio Historia médica de una peritonitis aguda..., enfermedad que padeció D. Francisco de Arechaga y Salazar, vecino de la villa de Bilbao (Madril, 1804, Ibarraren alargunaren inprenta).
- PÉREZ GOYENA, P. A. "Ensayo de Bibliografía Navarra", VI, 28;
- JIMENO Y EGURBIDE, M. Abolengo sanitario de Navarra, "Diario de Navarra", 18/VII/1920;
- Larregla: Aulas Médicas, 1949.
