Gipuzkoako foru diputatua, Zestoan jaio zen; 1865ean Balzolako lehen markes titulua eman zioten.
Gipuzkoako diputatu nagusia, laugarren alderdikoa, 1825eko uztaileko Tolosako Batzarretatik. 1833ko uztaileko Elgoibarko Batzarretan berrautatua izan zen, 1839ko abenduko Debakoetan, 1848ko uztaileko Zumaiakoetan, 1850eko uztaileko Bergarakoetan eta 1855eko uztaileko Hernanikoetan. Era berean, 1860ko uztaileko Zestoako Batzarrean, 1862ko uztaileko Azpeitikoan eta 1865eko ekaineko Ordiziakoan berrautatua izan zen.
