Marrazkilariak

Balzola, Asun

Idazle eta marrazkilari bizkaitar hau Bilbon jaio zen, 1942an, eta Madrilen hil, 2006ko ekainaren 22an.

Imprenta Industrial enpresan hasi zen lanean, eta haur liburuen ilustrazioari ekin zion Aguilar argitaletxearen eskutik, 1962an. 22 urterekin izandako istripu baten ondorioz, ezindua geratu zen, eta lanbidea bertan behera utzi zuen. Sendatzen urte luze eman ondoren, bere alderdirik ezagunenari ekin zion, haurrentzako eta gazteentzako liburuak idazteari eta ilustratzeari, hain zuzen ere. Orduz geroztik ez zuen alor hori utzi, eta aldizka Italian ere aritu zen. Haurrentzako marrazkiaren eta narrazioaren bidez, artearen munduan hasi zen, eta erakusketa egin zuen Juan Carlos Eguillor autorearekin batera, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Aretoan, 1979an.

Haurrentzako ilustratzaile onenari Lazarillo saria irabazi zuen izateagatik. 1998an, Kultura Ministerioaren bigarren saria eman zioten, kategoria berean, eta Andersen sariaren finalistetako bat izan zen, arte espezialitate horretan saririk garrantzitsuena, alegia. Hogei herrialde baino gehiagotan argitaratu ditu liburuak, eta beraren obrek ospe handia izan dute nazioartean.

Bere mundu kreatiboa zabaltzeko ahaleginean, Txoriburu - Cabeza de chorlito argitaratu zuen, bizitzako lehenengo zazpi urteak oroituz, eta horrekin batera diskoa atera zuen, haurrentzako hamabi bat kantarekin, berak interpretatuta, moldaketa elektronikoekin eta gitarrak lagunduta. Ediciones Destino argitaletxeak argitaratu zuen lana, eta Kultura Etxeak aurkeztu zuen, Getxoko Igeretxe Hotelean, 1999an.

Edorta Goyenetxek honela deskribatu zuen Balzolaren obra:

"eta hori guztia izuaren eta liluraren artean eta poetikaren eta egunerokoaren melankoliaren arteko ikuspegia lortzeko"

(Bilbao La Muerte y Bilbao La Vida, EAEko erakusketa katalogoa, Bilbo, 1979).
(Itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Joxean Agirreren ustez:

"Balzolaren ilustrazioek mundua zeharkatzen dute airean barrena, haurrek eskuekin helduta, eta baita ere bizitza eta errealitatea hain modu argian ikusten duten pertsona helduen esku sendoagoek helduta."

(Gara, 1999-06-27).
(Itzulpen moldatua gaztelaniatik) .

Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko buru izendatu zuten (2001eko urtarrilean). 80. hamarkadan, jada karguan egona zen, Elkarteko lehenengo burua izan zelarik.

2002an, berriz, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarteko ohorezko lehendakaria izan zen, Antonio Fraguas "Forges" autorearekin batera. 2002an, Desde mis ruedas liburua argitaratu zuen.

Cuentos rellenos liburuarekin, Perigord Sukaldaritza Liburuaren Nazioarteko Aretoan (Frantzia) haurrentzako gaztelaniazko liburu onenari saria eman zioten. Halaber, sari hauek jaso zituen: Ilustrazioaren Sari Nazionala (1985), Generalitat de Catalunya-ko saria (1988), Serra D'or Award of the Critics (1988), Euskadi Saria eta SM Fundazioaren saria 1991ko testu eta ilustrazio onenari. Horrez gain, Haurrentzako liburu aretoa euskaraz ilustratutako liburu onenari saria eman zion, 1996an, Zarautzen.