Eleberria

Baltza Mujika, Jon

Tolosan (Gipuzkoa) 1964ko ekainaren 4an jaiotako idazlea.

Filosofian doktorea. Irakasle gisa lan egiten du Bizkaiko batxilergo institutu batean. Susa aldizkarian euskarazko narrazioak argitaratuz hasi zen, adibidez, Celamente gordea, 1987. urtean. Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) Hegats aldizkarian ere argitaratu ditu liburuei buruzko iruzkinak.

Gaztelaniazko narratibako bi liburu ditu argitaratuak: Un escorpión en su madriguera (Argit. Hiria, 2000) eta El descrédito de los quilates (Iralka, 1999, Francisco J. Fernandez).

Anthropos aldizkarian "El simbolismo de la luna y el tiempo en vascuence" (1994) artikulua argitaratu du; eta Iralka aldizkarian "Contrademocracia, lengua corrientes y moliente".

2007an Mariren Erradiografia argitaratu zen: Euskal Inkontziente Kolektiboa, Alfonso Martinez de Lizarduirekin batera egindako lana.