Politikariak eta Kargu publikoak

Balmaseda Echeverría, Fernando

1913ko urtarrilaren 27an Donostian jaiotako militante politikoa. 1936ko irailaren 5ean fusilatu zuten Donostian.

Espainiar Berrikuntza alderdiko kidea, uztailaren 18an, errepublikaren aurkako altxamenduaren egunean, Loiolako kuarteletara joan zen, armetan altxatuta.

19an atxilotu zuten, aitarekin batera, Cesar Balmaseda monarkiko ezaguna, eta urte bereko irailean fusilatu zuten Donostiako hilerriko hormetan.