1969an Donostian jaiotako abeslari liriko gipuzkoarra. Sopranoa. Baionako (Lapurdi) kontserbatorioan eta Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolan egin zituen ikasketak.
1989an grabatu zuen lehen diskoa, Canciones españoles e hispanoamericanas izenburupean, Juana Peñalverrek pianoan lagunduta. Felix Lavilla eta Miguel Zanettirekin lan egiten du, eta nazioarteko hainbat ikastaro egiten ditu Magda Olivero bezalako irakasleekin. Ondoren, Milanera joan zen, eta Giovanna Canettirekin Scalako Akademian egin zituen ikasketak, batez ere Verdiako errepertorioa eta Puccinirena.
2000. urtean María Ballarena bigarren diskoa grabatu zuen Alejandro Zabala piano-jotzailearekin batera errezitaldian, eta Bellini, Donizetti, Schubert, Guridi edo Fallaren lanak bildu zituen.
