Instrumentugilea

Balerdi, Victoriano de

Musikaria. 1879ko urtarrilaren 11n jaio zen eta 1903ko maiatzaren 9an hil zen.

Zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak, Juan Jose Oñederrarekin, Alegian. 1892an Arrasateko organista postua lortu zuen. Musika erlijiosoa konposatu zuen, Cor arca legem continens (T, órg. ), O gloriosa (4V) eta Miseremini mei (3V, órg. ); baita organorako obrak ere, Frantziako organo eskola modernoaren eragina erakusten dutenak. Konposizio-mota horren isla dira, adibidez: Andante, Caprice-pastorale, Komunioa, lehen tonuko preludioa, 3. eta 4. zk., etab.