Monarkia eta noblezia

Balda, Juan Sanchez

Balda jauregiko jauna eta bere monasterioko elizaren zaindaria, ganboatar bandoaren ahaide nagusia eta Gipuzkoako merino nagusia 1317. urtean. Pedro Ibañez de Balda semearekin batera, oinaztarrek hil zuten Eguin, Azkoitia eta Azpeitia artean. Juan Martinez de Oñaz buru zutela, jauregia eta monasterioko eliza erre zituzten, baita gertu zeuden etxeak ere, 1319ko otsailaren 13ko epaiaren arabera; epai horretan, absolbitu egin zituzten azkoitiarrak krimen haietatik.

Erref. Juan Carlos Guerra.