Zarautzen jaiotako militar karlista. 1869ko abuztuaren 6an hil zen.
Isabeldar armadako kapitaina izan zen eta, bizitza zibilera erretiratu ostean, Leongo alkate izan zen birritan. 1868ko Iraultzaren bidez Isabel II. tronutik kentzean, karlisten altxamendurako prestatzen ziren Leongo indar karlisten zuzendaritza hartu zuen. Balanzategui 1869an matxinatu zen. Setiatu ostean, Valcoberoko parrokian babestu nahi izan zuen eta Gurdia Zibilak inguratu zuen. Hark Gerrako Kontseilu sumarisimo bati entregatu zion eta 1869ko abuztuaren 6an fusilatu zuten. Beste bi matxinatu, Polo eta Sabarlegos, bat indultatua izan zen eta besteak Portugalera ihes egin ahal izan zuen. Balanzategui, karlisten arabera, handik hiru urtera lehertutako bigarren gerra karlistako aurreratua izan da.
