Erakundeak

Bai Bizkaiako Berrikuntza Agentzia

BEAZ Bizkaia Bizkaiko Foru Aldundiak bere bi elkargo publiko batuz sortu duen antolakundea da. Honela, BAI Bizkaiako Berrikuntza Agentzia eta BEAZ Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Europar Zentroa elkargoen batuketa gauzatu da.

Antolakundea osatzen duten sare nahiz elkarteak honako hauek dira:

  1. EBN (European Business and Innovation Centre Network)
  2. ANCES (Asociación Nacional de CEEIs)
  3. Euskal Itsasgintza Foroa
  4. INNObasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia
  5. Seed Capital Bizkaia
  6. Parekatuz
  7. Emakunde (Emakumearen Euskal Erakundea - Instituto Vasco de la Mujer)
  8. Barrixe
  9. EENbasque
  10. Diseinua Sustatzeko Erakundeen Espainiako Federakuntza
  11. International Council of Societies of Industrial Design

Erakundearen helburua, Bizkaia lurralde berritzaile, sortzaile, dinamiko eta ekintzailea izan dadin, enpresen lehiakortasuna garatzea eta sustatzea da. BEAZek ezarri duen estrategiaren bitartez, helburu hori lortzeko, ETE eta sustatzaileen eskura hazteko eta sustraitzeko baliabiderik eraginkorrenak jarri nahi dira.

Horretarako, negozio ideiak baloratzen, enpresen proiektuak garatzen, enpresa berriei laguntza ematen eta berrikuntza prozesuen ustiaketa egiten ere esperientzia zabala duen aholkularitza talde teknikoa dauka BEAZek.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta SPRIk hornitutako finantzaketa zuzeneko zenbait programaren erakunde kudeatzailea da, enpresa egitasmoen garapenean dauden beharrei erantzuteko eta sustatzen dituen enpresak martxan jarri ahal izateko.

Leku beharrak ase eta dauden arriskuak gutxiarazteko zortzi enpresa-haztegi ditu:

  1. BEAZ, Bizkaiko Teknologia-Parkean
  2. BIOKABI , Bizkaiko Teknologia-Parkean
  3. ZITEK proiektua (Zitek Mintegia - Mintegi Zientifiko Teknologikoa, Leioa; Unibertsitateko Enpresa Mintegia, Portugaleten; Zitek Bilbao Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (ETSI), Bilbo)
  4. DeustoKabi
  5. Tecnalia T4 ekingunea mintegia
  6. AIC. Automotive Intelligence Center mintegia

Bestalde, teknologia zentroekin, finantza erakundeekin, lanbide-elkarteekin, irakaskuntza erakundeekin eta enpresa traktoreekin elkarlan hitzarmenak izenpetu ditu.

Zuzendaritzak, Enpresaren jarduera guztietan Kalitate maila altua lortzeko asmoz, Kalitatearekin Kudeaketa Politika zehaztu du, eta bere enpresa estrategian alderdi ezberdinak hartzen ditu kontutan (kalitate kudeaketa, ingurumenaren kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa, aukera berdintasuna eta datu pertsonalen babesa).

Eskeintzen diren zerbitzuei dagokienez, alor ezberdinak lantzen dira. Alde batetik berrikuntzaren sustapena, helburua enpresak espero dituen emaitzak lortzeko aukerak aurkitzea delarik. Horretarako, besteak beste, BEAZIk bere teknikarien bitartez eskuratzen dizkion baliabideak erabiltzen ditu (tresnak, metodologiak, kontaktuak...), honen barruan eta proposamen moduan Orientabidea eta Berrikuntzaren diagnostikoa lantzen direlarik. Bestalde kudeaketa eta estrategia, hausnarketa estrategikoa eginez eta berrikuntzaren kudeaketarako zenbait tresnaren bitartez beren kudeaketa eta estrategia hobetzen laguntzeko eskaintzen dena. Produktu nahiz zerbitzuen diseinu eta berrikuntza, Patenteak (Patenteei buruzko informazio eta Orientabide Unitate bat izanik, Patenteak berrikuntza babesteko mekanismoa da lurralde bateko berrikuntza maila zein den adieraziz), Enpresen kokapena eta diru-laguntzen kudeaketa eta izapidetzea (enpresei aholkularitza eta laguntza zerbitzu osoa eskaintzen die bertan, estatuan eta estatuaz kanpo dauden diru-laguntza publikoez aholkatuz, Proiektua nahiz eskaera egiten lagunduz, izapide ofizialak eginez, Erakundeetan proiektua aurkezteko eta defendatzeko lagunduaz, prozesu bakoitzaren segimendua emaitza lortu bitartean eginez eta laguntzen kudeaketa eginez BEAZen zuzeneko egitarauetan).

Beste alor batetan, Jardunaldi ezberdinak antolatzen dira Bizkaiko enpresetan berrikuntzaren aldeko giroa sortu nahian. Hauen helburua esperientziak erakustea, informazioa trukatzea eta enpresa, teknikari eta profesionalen elkartzea bultzatzea da.

Trebakuntzaren arloan ere zenbait ekimen egin ohi da enpresetako kideei berrikuntzaren prozesuak zuzentzen dituzten kontzeptu eta metodoak erakusteko.