Etxarri-Aranatzen jaiotako enpresari nafarra.
Beste enpresa batzuen artean "Industrias Plásticas Bacaicoa" eta Orikaingo "Transformación de Pigmentos y Colorantes" (Transcolor), plastiko-sektoreko estatu mailan liderrak direnak eratu zituen.
"1994. urteko enpresari nafarrik hoberenari Saria" jaso zuen. Osasunaren Zuzendaritza batzordeko kide izan zen 1994tik 1996ra bitartean.
Iruñan hil zen 2001eko abuztuaren 13an.
