Politikariak eta Kargu publikoak

Azurza, Fidel

Politikari gipuzkoarra. Tolosako alkatea II. Errepublikan.

1936-1939ko gerran, 1936ko abuztuaren 10ean eratutako Gerrako Batzorde Karlistaren presidentea izan zen. Frankismo garaian kargu ugari izan zituen. Tolosako alkate izan zen berriro Francoren tropak sartu ondoren, eta kargu hori utzi eta FET eta JONSen Probintziako Buru izendatu zuten 1937ko irailean. Postu horretan egongo da 1938ko abuztura arte, orduan Juan Jose Praderak, La Voz de Españaren zuzendariak, ordeztu zuen arte.