Pertinax, JJ
1927ko irailaren 2an Donostian jaiotako politikari eta publizista gipuzkoarra. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen.
1949an, arrazoi politikoengatik, Parisen erbesteratu zen. 1955ean, Venezuelan bizi zen; 1974an, berriz, EE.UU.
1976an, Euskal Herrira itzuli zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Telebista (ETB) sortzeko prozesuan parte hartu zuen. Euzko Alderdi Jeltzaleko militantea izan zen, eta hainbat kargu izan zituen bai Euskal Kontseilu Nagusian, bai gero, 1979ko Estatutua onartu ondoren.
1983an Euzko Alderdi Jeltzaletik kanporatu zuten. Prentsako ohiko kolaboratzailea izan zen.
Jose Joaquin Azurza 2006ko urriaren 7an hil zen Donostian