AZURMENDI Pilotari palaz, Zeanurin jaioa, 1900eko abenduaren 4an. Palista profesional gisa aritu zen Bilboko Euskalduna pilotalekuan, 1920an. Halaber, Madril, Bartzelona eta Donostiako pilotalekuetan bikain aritu zen, eta bere garairik onena 1927tik 1934ra izan zen. Hanka batean izandako lesio baten ondorioz utzi zuen lanbidea eta gaur egun Bilboko Euskalduna pilotalekuko intendentea da. Ermuak, beti harrobi oparoa izan dena palako pilotarien artean, Antonio Aguirre, Juan Aguirre, Juan Arrate, Toribio Gárate, «Cantabria II» eta Juan Gorrochátegui izenak ematen dizkigu, erretiratutako palista bezala. Erref. Luis Bombín, 1946.
