Filologoak

Azurmendi Albizu, José Miguel

Filologian lizentziatua, Beasainen (Gipuzkoa) 1954an jaioa.

Gipuzkoako Zegama herriko euskararen ezaugarriei buruzko ikerketa baten egilea da, eta 1995ean Gerriko Ikerlan-Sariketa ikerketa saria irabazi zuen. Zegamako euskara izena jarri zioten lanari, eta 1998an argitaratu zuten lehiaketaren antolatzaileek.