Aktoreak

Azuara, Edurne

Aktore gipuzkoarra Bergaran jaio zen 1977ko maiatzaren 25ean.

Basauriko antzerki eskolan ikasi zuen. 1997an La Dama del alba antzezlanean parte hartu zuen. Telebistan, ETBko hainbat telesailetan agertu da, hala nola Hasiberriak (2001), Balbemendi (2006-2007) eta Goenkale (2010-2011). Bere filmografian honako hauek aurkitzen ditugu: No temas el invierno (2002), La cit@ (2002), Agujeros en el cielo (2001), Cambio de vida (2001), Una mirada de amor (2001), Atrapar el viento (2007) eta Off (2011).