Azteria edo atza kentzeko goizaldean, eguna zabaldu baino lehen, zelaietako ihintzetan biluzik itzulika ibiltzea gomendatzen da.
Azteriarik ez izateko maiatzaren lehen egunean esnea eta koipetsua hartzen dira, bestela baratxuri-orriz eginiko tortilla.
Azteria kentzeko azbelarsustraiak birrindu eta gatz eta pixara bota eta horrekin haragia igurtzi oheratu aurretik; sufre eta asun-uraz egunean bi aldiz garbitu.
Sugea egosi eta egunean ur horretatik bi katilukada hartu, edo lapa-belarra egosi eta esnearekin hartu.
