Antzerkigintza eta dantza

Azpitarte, Edurne

Azkoitian jaiotako dantzari gipuzkoarra. 2003an, Azpitarte anaiek, Jon Anderrek eta Edurnek, brontzezko domina lortu zuten Seguran (Gipuzkoa) egindako Euskadiko XXVII. Txapelketa Soltean. XXIX. edizioan (2005), herri berean ospatu zena, Euskadiko txapeldun izendatu ziren.