Politikari gipuzkoarra, sortzez donostiarra. Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua.
Gipuzkoako Aliantza Popularraren (AP) sortzaileetako bat izan zen. Nuevas Generacioneseko Gipuzkoako lehen presidentea. Gipuzkoako eta Euskal Herriko LMAko lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Koalizioko lehendakariordea. 1993ko ekainaren 6ko hauteskundeetan Gipuzkoako Kongresurako (PP) diputatu hautatua izan zen; 1996ko martxoaren 3an eta 2004ko martxoaren 14an berriro hautatua.
