Instrumentugilea

Azpiroz, Mikel

1971n Donostian jaiotako musikari gipuzkoarra.

Bere jaioterriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan piano ikasketak egin zituen. 1989an Blues Stop79342 taldean hasi zen jotzen, geroago Lau Behi eta "Parafünk" taldeetan. Talde eta abeslari ugarirekin kolaboratu du, bai grabaketetan, bai zuzenekoetan. 2003an Mikel Azpiroz hirukotea osatzen zuen, Txema Garces (kontrabaxua) eta David Gomezekin (bateria) batera.