Ingeniariak

Azpilicueta Viguera, Félix

Bide, ubide eta portuetako ingeniaria. Donostian jaio zen, 1910eko ekainaren 27an, eta hiri berean hil zen, 2006ko maiatzean.

Bere jaioterriko alkatea izan zen 1848 eta 1949. urteetan. Madrilgo Ribas Akademiako irakaslea, Antonio Mendizabal y Compañía enpresako ingeniaria, Donostiako Tranbia Konpainiako zuzendari teknikoa eta Gipuzkoako Herri Lanetako Buruzagitzako funtzionarioa izan zen. Gráficas Azar enpresako zuzendari kudeatzailea eta Gipuzkoako hainbat industrietako ingeniaria.