Enpresariak

Azpilicueta Martinez, Felix

Mahasti-ardogile nafar enpresa-gizona.

Logroñoko hiribilduaren ingurura XIX. mendearen bigarren erdian eta ondorengoan ere, sektore desberdinetan, bai langile bezala bai senitarteen laguntzaile bezala joan zen eta ardoaren enpresa-taldea osatuz amaitu zuen giza-aldra ekintzaileko kidea.

Gaztetan Fuenmayorrera joan zen, bertan zegoen sendi baten janari-dendan lan egiteko. Aurrera egin zuen, eta bordeleko lurraldera egin zituen merkataritza bidaietan zehar ezagututako prozedura eta tresneriarekin bere ardo onduzkoa egin eta ardogintzan arituz negozioa abiarazi zuen. Zori ona izanik, filoxera frantziar mahastiez jabetu zenean, Frantziara ardoak esportatzerik izan zuen. Horrela izan zen, 1881. urtean, "Bodegas del Romeral. Félix Azpilicueta Martínez, S.A." izena emanez bere upeltegia nola sortu zuen, eta ondorioz arian arian tokiko industrian sartuz joan zen.

Filoxera Fuenmayorrera heldu zenean, mahastiak aldatu eta etengabeko hobekuntzaren bitartez aurrera jotzea erabaki zuen. Azken 20 urteotan Fuenmayorreko upeltegientzako hasierako 6.000.000 pezetako kapital garrantzitsu batez sendotzen da, enpresa XX. mendera egoera hobe ezinean iritsiz. Fuenmayorren hiltzen da 1927. urtean.

Bodegas del Romeral-ek, bere upeltegiak mahats-bilketarako tren berriekin, kristalizatutako porlanezko biltegiz, egurrezko tintez, ontzerako siloz, etab. eraberritu eta 30.000 hektolitroko ahalmena lortu ondoren, errioxar mahasti-ardogintzaren unerik nabarmenenetan upeltegien kontzentrazioei buruzko mugimenduetan parte hartzen du. Santander, Bilbo eta Donostiara hedatzen da, Villena eta Alicanten enpresa berriak sortzen ditu, tartean Bodegas AGE. (Lehen hizkia, A, Azpilikuetari dagokio), XXI. mendean Bodegas y Bebidas Enpresa-Taldearena da.

  • Manuel Llano Gorostiza: Los vinos de Rioja, Banco de Vizcaya, Bilbo, 1983.
  • Empresarios Históricos de La Rioja, bermemar.com.